Abixu Legala

Uztailaren 11ko Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, jarraian datu hauek jasotzen ditugu: 

www.restauranteiturraldejatetxea.com web-domeinuaren titularra ITURRIMENDI S.L. empresa da, B44786812 IFZ zenbakiaduna, Ereñotzu-Hernani-(Gipuzkoa) Iturralde baserria 50 zenbakian helbidea duena.

ERABILTZAILEAK ETA ARDURAK

Atari honetan sartzean eta/edo ataria erabiltzean, erabiltzaile bilakatzen zara, eta atarian sartzen eta/edo ataria erabiltzen duzun unean, hemen zehaztutako erabilera-baldintzak onartzen dituzu. Baldintza horiek aplikatuko dira, derrigorrez bete beharreko bestelako kontratazio-baldintzak orokorrean edozein direla ere.

Iturralde jatetxearen webgunean nabigatzeak, sartzeak eta erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du, beraz,  Iturralde jatetxearen orrietan nabigatuz gero, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, kasuan kasu nahitaez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.

Iturralde jatetxearen webguneak informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen ditu. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna. Erantzukizun hori honako hauetara zabalduko da:

  • Web orriak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko Iturralde jatetxeak egindako galdetegietan erabiltzaileak emandako informazioa egiazkoa eta legezkoa izatea. Era berean, aipatutako formularioak betetzean lortutako sarbide-gakoen erabileraren erantzule ere izango da.
  • Iturralde jatetxeak eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak baldintza hauetan, legean, moralean, ohitura onetan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, edo beste edozein modutan hirugarrenen eskubideak edo webgunearen funtzionamenduaren aurkako urraketa eragiteak.

ESTEKEN POLITIKA ETA ERANTZUKIZUN-SALBUESPENAK 

Iturralde jatetxeak ez du bere gain hartzen erabiltzailea bere webgunean ezarritako esteken bidez sar daitekeen webguneen edukiaren erantzukizunik, eta adierazten du ez duela inola ere sareko beste orri batzuen edukia aztertuko edo kontrolatuko.

Era berean, ez du bermatuko esteken bidez ikus daitezkeen eta bere jabetzakoak ez diren orrialdeen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Iturralde jatetxeak adierazten du beharrezko neurri guztiak hartu dituela bere webguneetan nabigatzeak bere webguneko erabiltzaileei eragin diezaiekeen edozein kalte saihesteko. Ondorioz, Iturralde jatetxeak ez du bere gain hartzen, inolaz ere, erabiltzaileak Interneten nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen kalteen erantzukizuna.

ALDAKETAK

Iturralde Erretegiak beretzat gordetzen du bere webgunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai webgunearen edukiei dagokienez, bai hura erabiltzeko baldintzei dagokienez, bai kontratazio-baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek zuzenbidean onargarri den edozein eratan egin ahal izango dira webgunearen bidez, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuek baliozki aldatzen ez dituzten bitartean.

JABETZA INTELEKTUALA

Testu eta irudi guztietatik eta horiek aurkezteko eta muntatzeko bitarteko eta moduetatik eratorritako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, berez edo lagapen-hartzaile gisa,  Iturralde jatetxearenak dira. Beraz, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta arlo horretako Espainiako eta Erkidegoko araudia aplikatuko zaie, bai eta gaiari buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatzen da bere webguneetako eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea eta erabiltzea, Iturralde jatetxearen berariazko baimenik gabe.

LEGEZKO EKINTZAK, APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Era berean, Iturralde jatetxeak bere web orriak eta edukiak behar ez bezala erabiltzeagatik edo baldintza hauek ez betetzeagatik egoki iritzitako akzio zibil edo penalak aurkezteko ahalmena izango du.

Erabiltzailearen eta Iturralde jatetxearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiak arautuko du, eta erabiltzailearen eta Iturralde jatetxearen artean sor litekeen edozein eztabaidari buruz erabakitzeko eskumena izango dute 20120 – Hernani herriko epaitegi edo auzitegiek.

 

 

 

Restaurante Asador Iturralde
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.