JANGELAK
Elkar komunikatuta eta landa giroko 3 jantoki ditugu.
XVII. mendekoa izan daitekeen Iturralde baserria 1977. urtean zaharberritu zen Euskal Herriko nekazal arkitektura jarraituz.
Elkar komunikatutako 3 jantokik osatzen dute jatetxea, egurrez eta harriz eginda eta garai bateko lanabesez apaindurik daudenak.
EGITURA ETA IRISGARRITASUNA
Jatetxeko gelak baserriko arkitektura eta estrukturari egokituz eginak dira, honek tartean altuera desberdinak egotea ondorioztatzen du, barra eta jangeletarako sarreretan neurriak sarbide arrapalak jartzea ahalbidetu digu, gainentzekoa, ez dago mugikortasun ezintasunak dituzten pertsonei egokitua, barrukaldean irisgarritasuna ahalbidetzeko arrapala mugikor bat dugu behar denerako..
JANGELA HANDIENA
Hiru jangeletatik lagun gehien hartu ditzazkeen jangela da hau, 30 bat pertsona. Alboetan lehioak ditu eta kanpokaldera ateratzeko atea ere ba du, honek atzekaldean dagoen terraza txiki batera eramaten gaituena.
30
ERDIKO JANTOKIA
Erdiko jantoki honek mahai kokapenaren arabera 15 lagunentzako tokia du. Hiru jantokietatik espazio gehien duena da, goikaldean beste solairurik ez du eta teilaturainoko altuera duelako.
15
JANGELA TXIKIENA
Jangela hau beste bi jangelekin xumeki elkarlotua dago, 10 lagunentzako tokia du, lehio bakarra dauka eta sapaia hiruetatik baxuena du, familia, enpresa, bilera txikiak ospatzeko egokia.
10
* Gure jangelen benetako edukiera handiagoa da, baina COVID-9aren ondorioz mahaikide kopurua mantenduko dugu, gure bezeroen osasuna eta erosotasuna zaintzeko.