Natura erdian kokatua dago Iturralde, eguteran, mendiz inguratua, harizti eta pagadiez osaturiko baso bikainekin eta Aiako Harria Parke Naturalarekin muga eginez, bertan kokatua Añarbeko eremua dago, hau Kontserbazio Bereziko Eremua (KEB) izendatua izan da, Europa mailan biodibertsitatearen eta ondare naturalaren babeserako duen garrantziagatik.
ITURRALDE izena agerian geratzen da nondik datorkion, izan ere baserri alboan jaiotzen bait da ura.
iturri + alde = iturria aldean-ondoan duena
ITURRALDE Ereñotzu auzoan dago, Hernaniko udalerrikoa, Goizuetako (Nafarroa) noranzkoan nukleotik zazpi kilometrora.
Naturaren erdian kokatutako lekua, mendiz inguratuta harizti eta pago basoz osatuta.
JATETXEAREN HISTORIA
1985. urtean zabaldu zituen Iturraldek bere ateak jatetxe bezala,
eta lau bat belaunaldi atzeragotik zetorkigun baserria, zegokion maitasun eta errespetuz egokitu zen.
INGURUAK
Iturraldera datorrenak aho zentzumenaz eta eskeintzen den zerbitzuaz gain, inguruko natura osatzen duten belardi, landare, lore, zuhaitz eta errekaz goza dezake. Geure baratzetik lortutako lore, kimu eta landareak erabiltzen ditugu eskeintzen diren platerak ondu, aberastu eta apaintzeko.
Aurrealdean kotxeak uzteko tokia dago, baita zapaldu daitekeen belar gozoa ere, bertan lasai, naturari so egon nahi duenarentzat.
Inguruko parajeetara, galtzeko arriskurik gabe, osteratxo bat egiteko aukera ere badauka nahi duenak.
GURE ESKAINTZA GASTRONOMIKOA
Tradizioa, berrikuntza eta denboraldi desberdinei egokitzea islatzen da Iturralden eskeintzen dugun kartan ala nola bertatik kanpo eskeintzen diren plater guzietan.
Kartako eskeintza desberdinen artean begetariano, zeliako, eta beste hainbat intolerantziari egokitzen diren platerak aurki daitezke.
KARTA
Geure kartan, urte guztian mantentzen ditugun platerak daude, beste batzuk aldiz, temporada edo urtaro desberdinen arabera aldatzen dira edo honetaz aparte iradokizun bezala eskeintzen dira, beti ere gertuko produktu eta ekoizleengan apostu eginez.
DEGUSTAZIO MENUA
Aldaketak eta zapore desberdinak probatzea gustatzen zaien horientzat surtun dugu menú hau eta gure betiko kartarekin batera eskeintzen dugu, hasteko hiru sarrera txiki, arrai razio erdia eta haragi razio erdia eta bukatzeko postrea, guztiak merkatuak eskeintzen duenaren arabera hilabetero aldatzen dira.
MENU ITXIAK
Eta taldean bazatoz gustu eta prezio ezberdinetako menu itxiak ditugu. Menu horiez gain, beste batzuk egiten dira bezeroaren behar, gustu eta eskakizunen arabera.