INGURUAK
ITURRALDE. zentzumen esperientzia.
Iturraldera bisita egitea zentzumenen esperientzia paregabea da. Donostiatik minutu gutxira dago, Aiako Harria Natura Parketik oso gertu, Iturralde leku berezian kokatua dago eta dudarik gabe zentzumen guztiekin gozatzea eragingo digu.
Jatetxeak duen aparkaleku zabalean ibilgailua utzi bezain laister, paisaiak gure lehenengo esperientzia izatera eramango gaitu, Natura. Sorpresa amaigabeak dituen natura, milaka xehetasun konplexu sinpleki adieraziak, ikustera irekitzen bagara: lurra, belar berdez jantziak lotzen du baserria inguruko basoekin, hauek ere bisita egiten dugun garaiaren arabera kolore desberdineko jantziak aukeratzen dituztelarik okasiorako eta nola ez ura, momentu guztian sentiaraziko den laguna. Natura bisitak tendentzia diren garai hauetan, Iturraldek, nahi gabe murgiltzen zaitu naturan bainu bat artzera.
Inguruak eskeintzen duen zarata ezak, ahaztutako soinuak entzutera bideratzen du, haizearen txistu fina, uraren etengabeko korrika, egazti handien presentzia, txorien kantu desberdinak, okilaren mokoak enborrean zuloa egiten ari deneko talka hots berezia… Inguruetan gehiago barneratu nahi duenarentzat oinezko ibilbide ugari daude markatuak, hauetan, paisai zoragarriak, monumento megalitikoak eta beste hainbat aztarna, gure historiaren testigu ixilak ikustera bideratuko gaitu.
Jatetxearen inguruko jardinak bertan egoteko gonbitea zabaltzen du, bazkal aurreko aperitiboa, ondorengo kafetxoa, ohin azpian dugun belar lehunaren laztanez lagundua.
Iturralde izenak adierazten duen bezala badu ura non nahi, honek, landare eta baratzea hasetu eta gure platerak aberasten dituen ukitua ematen laguntzen digu.
Iturraldeko sarrerako atera gerturatzen goazen einean beste zentzu bat, usaimena, esnatu egingo da, lore, belar aromatikoak eta parrillako egur ikatz usaien konbinazioak gure sensazio eta oroimenak mugitu araziko ditu.
Guzti honek, mahaiean eseri eta jatearen plazerraz gozatzera eramango gaitu. Plater xumeek duten konplexutasunaren jokoa ikusiko dugu mahaiean dastatuko ditugun platerak iritsi ahala. Tradizioa eta egungoa, gure amonengandik jasotakoa berrikuntzekin adierazia. Esperientzian murgiltzen laguntzen du barrukaldeko eraikin materialak bilutsik ikusteak, pareteko harriak, zoruko adreiluak, estruktura eta sabaia osatzen duten ahabiak, hauek ere naturaren osagaiak, gizakiari babesa emateko erabiliak.
Barrukaldean jantziak garai bateko lanabesak, batez ere adinekoei atzera geratutako oroimen presentzial egiten dutenak eta mahai tertuli bueltan generazio transmisioa eragiten dutenak. Urte osoan fidelki mantentzen du barrukaldeak temperatura egokia, neguan tximiniak piztuta goxatzen da gehiago eta udarako gauetan lehioak irekiz mantentzen da egunean frexko, lehengoak bai zekiten gauzak nola egin. Tokiak, jatekoak, aipatutako guztiak elkarlanean
osatzen duten giroa da garrantzitsua, zentzumenentzat esperientzia polita izatearen gakoa.
“On egin”.