ITURRALDE:
istorio bat, abentura bat
1958tik sukaldaritza tradizionalaren onena eskainiz eta belaunaldi berriek abangoardiako sukaldaritzarekin uztartuz
1985 eko urtea nabarmena da gaur egun Iturralde zer den azaltzeko. Urte horretan Maria Pilar Ancizar eta Lorenzo Mendiola berezia izango zen erronka batetan sartu ziren: famili baserria jatetxe bihurtzea.
Hasiera guztiak bezala, ez zen erraza izan. Familiatik zetorkien baserria jatetxe bihurtzea erronka handia izan zen. Baina abentura honetan ez zeuden bakarrik. Erantsitako balore bat zuten beraiekin.

Hasiera xume hartan jangela bakar bat zuen jatetxeak, denbora pasa ahala, espazio berriak zabaltzen joan ziren hasierako esentzia galdu gabe.
Gaur egun, garaiei egokitutako familia baserria izaten jarraitzen du, egungo bisitariak gure etxea beraiena eginaz.
TXANDA HARTZEN
Hasierako garai haietatik gaur egun arte, Iturraldeko sukaldeak, baserriak eta inguruak etengabeko eboluzioan jarraitzen du. Gaur egun generazio berriak Eider eta Aitziber dira, biak jarraitzen dute balore hauen transmisioa eta egungo teknika eta jarraibideak uztartzen, sukaldean eta jangelan.
Eider Cebanc- en formatua, bere lan taldearekin batera egiten diren platerei bere ikuitua eta eboluzioa eransten joan zaio. Aitziber balore ikusezin beharrezkoak transmititzen jarraitzen du, gertuko eta banakako harreran gure etxean gaudela sentiarazten.

Baina esan beharra dugu guzti hau ez zela posible izango zuek gabe, bezeroak, garrantzitsuenak. Zuek gure platerak, gure arreta zerbitzua eta gugandik obena emateko gogoa ahalbidetzen duzue, hitz gutxitan esanda, zuek egiten duzue posible Iturralde izeneko abentura honetan jarrai dezagun.