- Opari-menuak jatetxean bertan edo bere webgunearen bitartez eros daitezke.
- Opari-menuaren indarraldia urtebetekoa izango da erosketa unetik aurrera. Urtea igarota, opari-menua erabili ez bada, iraungi eta baliogabetzat joko da.
- Opari-menua ez da diruaren truke itzultzen edo trukatzen.
- Beharrezkoa da erreserba egiterakoan opari-menua dela adieraztea.
- Opari-menua asteko edozein egunetan erabil daiteke jatetxearen ordutegiaren, eserleku eta mahaien erabilgarritasunaren arabera.
- Erreserba bertan behera uztea erreserba ordua baino 48 ordu lehenago jakinarazi behar da. Bestela, opari-menua erabilitzat joko da.
- Opari-menua menu itxia da, aldatzeko aukerarik gabe. Intolerantzia edo alergien ondoriozko menuan aldaketarik egin behar bada, erreserba egitean jakinarazi beharko da kontuan hartu eta dagozkion aldaketak egin ahal izateko.
- Opari-menua merkatuko garaiko osagaien erabiligarritasunaren arabera alda daiteke. Jatetxeak konpromezua hartzen du kontratatutakoaren pareko edo balio handiagoa duen sukaldaritza-esperientzia eskaintzeko.